XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZAGUTU BANU... Proxperok bizitzan zehar astakeria franko egin ez ezik, esan ere esaten zituen gizarajoak.

Batzuetan muturra berotuta zegoelako, eta bestetan egarriak zegoelako, noiznahi izugarriak botatzen zituen.

Behin ezezagun batek honela galdetu omen zion, andreari josteko makinaren bat saltzeko asmotan edo zebilela: - Kaixo gizon! - Zer dela eta? - Zuk Perpetua Eltzekondo ezagutzen al duzu? - Nor esan duzu? - Bai, Perpetua Eltzekondo.

- Perpetua Eltzekondo ezagutzen dudan? Ez, ez, nik ez dut Perpetua delako hori ezagutzen, gizona!.

- Baina, nola ez duzula ezagutzen? Perpetua Eltzekondo ez al da ba zure emaztea? - Bai, noski.

- Eta nola ez duzula ezagutzen? Ezagutu gabe ez zinen berarekin ezkonduko noski?.

- Bai. halaxe egin nuen bai. Izan ere, ezagutu izan banu ez nintzen berarekin ezkonduko!.